Gaurtik aurrera izena eman daiteke Xabier Munibe Haurreskolan

Maxixatzen.eus 2016ko urr. 3a, 10:45

Xabier Munibe Haurreskolako 2016–2017 ikasturterako matrikula epea urriaren 3tik 10era izango da. Ikasturtea azaroan hasiko dute ikasle berriek, eta haurra matrikulatzeko jaiota egotea eta gutxienez 16 aste izatea beharrezkoa da.

 

Hezkuntza eskaintza 

Azkoitiko Xabier Munibe Haurreskola 8 gelaz osatuta dago eta 0-2 arteko haurrei zuzenduta dago. 0-1 urteko gela 8 haurrez osatua egoten da eta 1-2 urteko gela 13 haurrez. Haur bakoitzak 2 hezitzaileren laguntza izaten du.

Haurreskola 07:30etik 17:00ak arte zabalik egoten da, eta bertan bazkaltzeko bi aukera daude: etxetik termo bidez ekartzea edota katering zerbitzua erabiltzea.

Haurreskola hezitzailea da, haurren oinarrizko beharrak asetzeaz gain, txiki-txikitatik beste hainbat arlo lantzen baitira: sozializazioa, balore eta arau ezberdinen barneratzea, autonomía, oreka emozionala, komunikazioa eta abar.

Materiale aberats zein ezberdinen bidez, Azkoitiko haurreskolan haurren garapen kognitibo  eta psikologikoa lantzen dute. Izan ere, pertsona  bakoitzaren izakera haurtzarotik garatzen  hasten da. 

Matrikulako inprimakiak jasotzeko edota edozein informaziorako, Auzmendi bidean daude, edota 943 08 07 37 telefonoan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide