Kopuruei dagokienez, euskaltegian neguan eta udan ikastaroak egin eta gainditzen dituztenei matrikularen %75a bueltatuko zaie, gehienera ere diru-laguntza 350 eurokoa izanik. Ikastaro trinko, autoikaskuntza edo internet bidezko ikastaroak egindakoei matrikularen %70a emango zaie. Kasu honetan ere, gehienez 350 euro jasoko ditu onuradunak.
Barnetegietako ikasleei matrikula, jatordu eta egoitzako gastuen %70 ordainduko zaie, beti ere, 1.050 euroko mugarekin.
UEU, UPV/EHU eta HIK HASIren Uda Ikastarotako diru-laguntzak
UEU, UPV/EHU eta HIK HASIK antolaturiko uda ikastaroetarako ere laguntzak bideratu dira. Udalak, kasu honetan, matrikularen kostuaren %75a ordainduko die ikasleei, langabetuei, 14.000 eurotik beherako errenta duten pertsonei edota erretiratu edo pentsiodunei. Langileei kostuaren %25a emango zaie. Edonola ere, laguntza ez da 150 eurotik gorakoa izango.
Eskatzaileak Azkoitian egon beharko du erroldatuta. Bestetik, ikastaroak euskaraz izan behar du eta asistentzia %100ekoa izan beharko du.