Azkoitia hirugarren, VI. Azpeitia Hiria Xake Sarian

Maxixatzen.eus 2016ko ira. 26a, 16:16

Argazkian, Azkoitiko Anaitasuna Kakute xake taldeko kidea saria jasotzen. / Argazkiak, Uztarria eta IƱaki Uranga.

Pasa den zapatuan VI. Azpeitia Hiria Saria jokatu zen Azpeitian, eta hirugarren sailkatu zen Azkoitiko taldea, 28 punturekin. Launa jokalariko taldeetan jokatu zuten txapelketa, eta jokalari bakoitzak 5 minutuko 9 partida jokatu zituen.

 

Santurtziko taldea izan zen probako txapelduna, 31 punturekin, eta bigarren sailkatu zen Gros, 28,5 punturekin.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide