Azkoitian kokatu den Lagun Machine Tools enpresa berriki sortutakoa da. Elgoibarko Goratu Máquinas Herramienta enpresan emandako bereizketaren ondorioz, fresatzeko makinen muntaiaren dibisioa sozietate berrira pasa da, produkzio linea bakoitzak egitura propioa izan dezan. Enpresa biek Maherholding taldearen barruan jarraituko dute.
Lagun Machine Tools, beraz, 60 urtetik gorako historia duen Lagun fresatzaileen oinordekoa da. Enpresak aurreikusten du Azkoitian urtean zenbakizko kontrola duten 40 bat fresatzeko makina fabrikatuko dituztela eta bat edo bi makina-prototipo.
Bestalde, Azkoitiko Udalak Arau Subsidiarioen Aldaketaren Txostena erredaktatzeari ekin dio, etorkizunean Lagun Machine Tools eta Talleres Berriak enpresek partzela partekatu ahal izateko.