Zozketa uztailaren 20an egin zuten notarioaren aurrean, eta gaur banatu dituzte sariak, Sabadellen. Sari banaketan izan dira Sabadelleko ordezkari Joakin Aranbarri Gipuzkoako bailarako arduraduna eta Jon Errasti Azkoitiko bulegoko zuzendaria.
Sabadell bankuak Azkoitian sinesten dugu publizitate kanpaina abiatu zuen pasa den ekainean, Azkoitiko saltokietan. Modu horretan, herriko dendetako erosketa bakoitzeko 1.000 euroren zozketan parte hartu zuten bezeroek, eta zozketa horretako irabazlea izan da Tere Alberdi. Sari horrez gain, saltokien artean ere beste zozketa bat egin dute, eta beste 1.000 euroko saria irabazi du Mendiola farmaziak.