Mutil gazte bat zauritu da bizikletatik erorita

Maxixatzen.eus 2016ko ira. 13a, 22:51

Istripua beilatokiaren aurreko bidegorrian gertatu da.

Ertzaintzak Maxixatzeni jakinarazi dionez, 14 urteko mutil gazte bat bizikletatik erori da, eta buruan kolpea hartu du lurrarekin jota. Gazteak ez du konortea galdu; hala ere, Donostiako ospitalera eraman dute anbulantzian. Gertaera gaur, hilak 13, 19:00etan gertatu da, beilatokiaren ondoko bidegorrian. Antza hezetasun handia zegoen errepidean, eta aurreko gurpila labaindu zaio.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide