Enrique Barrenetxea eta Anartz Onandia, azkarrenak VIII. Azkoitiko Rallysprintean

Maxixatzen.eus 2016ko ira. 7a, 13:27

Argazkia: Borja Basterretxea

VIII. Azkoitiko Rallysprinta jokatu zuten pasa den zapatuan Azkarate Zaharrean, Errebueltie Eskudeixek antolatuta. Guztira, 54 auto lehiatu ziren, eta azkenean, Enrique Barrenetxea eta Anartz Onandia (Mitsubishi EVO IX) izan ziren probako azkarrenak. Bigarren postuan amaitu zuten, ia sei segundoko aldearekin, Aingeru Castrok eta Alaitz Urkiolak (BMW M3), eta hirugarren, Iban Tarsiciok eta Iñigo Peñak (Mitsubishi EVO IX), 1,7 segundoren aldearekin.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide