Telebistan eta zineman proiektu ugaritan egin du lan Garatek, 15 urte zituela Goenkale telesailean hasi zenetik. Zinemako aktore gisa Aupa Etxebeste! filmekoa izan zen bere lehen rol garrantzitsua. Mystikal, Arriya eta Miel de naranjas izan dira parte hartu duen beste film batzuk. Antena3 kateko El secreto de puente viejo telesailean ere aritu da aktore, Madrilen. Tuntuxa ekoizpen etxearen sortzaileetako bat da Garate —dokumentalak egiten dituzte—. 2012. urtean ETB1eko Ai ama!entretenimenduzko saioa aurkeztu zuen Garatek. Eta iazko denboraldian Azpimarra saioan egin zuen lan, Maddalen Iriarterekin batera.