Iban Murua eta Leire Fernandez azkarrenak, Kakuteko Igoeran

Maxixatzen.eus 2016ko irailaren 3a

Izerpin Kakutea Ixoerie mendi lasterketa jokatu zuten aurreneko aldiz atzo iluntzean, eta guztira 54 korrikalari igo ziren Balda Plazatik Kakutera. Probako azkarrenak izan ziren Iban Murua (32:02) eta Leire Fernandez (43:24). Lehenengo herritarrak, berriz, Joseba Tobar (38:36) eta Ainhoa Larrañaga (50:42) izan ziren. 

Gizonezkoetan Kakutera igotzen bigarren azkarrena Iñigo Leniz (34:40) izan zen eta hirugarrena, Beñat Katarain (36:08). Bestalde, emakumezkoetan, Ainhoa Lendinez igo zen bigarren (43:48) eta Alazne Irureta (48:10) hirugarren. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide