Hiru hautagai azkoitiar, Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetako zerrendetan

Maxixatzen.eus 2016ko irailaren 2a

Hilaren 25ean izango dira Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak, eta guztira 11 alderdi politiko eta koalizio aurkeztu dira Gipuzkoako zerrendetan. Azkoitiko hiru hautagaiak honako hiru talde hauetatik aurkeztu dira: PSE-EE, Libertate Nafarra eta PP.

 

Hauek dira Gipuzkoako zerrendetako Azkoitiko hautagaiak eta bakoitzaren postuak:

Libertate Nafarra alderditik: Ibon Arrieta, lehendakarigaia. 

PSE-EE alderditik: Janire Igoa, 23.a

PP alderditik: Maria Pilar Elias, 25.a

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide