Telefono mugikorren operadoreak 4G zerbitzua ezartzen ari dira

Maxixatzen.eus 2016ko ira. 2a, 14:39

Telefono mugikorren operadoreak (Telefónica, Vodafone eta Orange) hasi dira Azkoitian 800MHz bandan 4G zerbitzua ezartzen. Aurrerantzean, beraz, gailu mugikorren konexioen abiadura azkartuko da eta eraikinen barruko estaldura hobea izango da.

Teknologia berriaren eta Lurreko Telebista Digitalaren (LTD) arteko bateragarritasuna bermatzeko operadoreek Llega800 jarri dute martxan. Erakunde hori arduratuko da sor daitezkeen arazoak konpontzeaz, telebistako seinalean gorabeherak suerta daitezkeelako teknologia berriaren ondorioz. Edozein intzidentzia konpontzeko telebistaren seinaleari dagokionez, herritarrek ondorengo telefono zenbakira deitu beharko dute doan: 900 833 999. Webgune bat ere badute: www.llega800.es.

Abantailak: estaldura hobea

4G sareak hainbat abantaila ekarriko ditu bai deskargen abiaduran eta baita datuen bidalketan ere, hala nola, argazkiak, musika edo ikus-entzunezko edukiak azkarrago bidaliko baitira. Halaber, online aplikazioak optimizatzeko aukera eskainiko du.

Bestaldek, 4Gk 800 MHz bandan lortzen duen estaldurari esker, eraikin barruetako zerbitzua hobetzea lortuko du.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide