Motxila solidarioak bilduko dituzte, errefuxiatuei emateko

Maxixatzen.eus 2016ko ira. 1a, 15:47

HOTZ sarea Greziako errefuxiatu kanpamenduetarako motxila solidarioak jasotzen ari da. Haurrei banatzeko motxilak jaso nahi dituzte, margoekin, azpiko-arroparekin, jostailutxoekin eta abar.

 

Iniziatiba Oñatiko HOTZekoek hartu dute, baina Azkoitiko lantaldea ekimenera gehitu da, eta LATZ tabernan eta ELURRE kafetegian jasoko dituzte motxilak.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide