Tabernetako edarien prezioak igoko dituzte, hiru urteren ondoren

Maxixatzen.eus 2016ko abu. 12a, 13:56

Abuztuaren 13tik aurrera, Umm blem blem Axkoittiko Tabernaixen elkarteko tabernetan prezioak igoko dituzte, hiru urte eta gero. Kafearen eta edari freskagarrien prezioak berdin mantenduko dituzte, eta beste 30 bat edariren prezioak igoko dituzte. Esaterako, honako edari alkoholdun hauek igoko dituzte: urteko ardoa eta kriantza 5 zentimo, txakolina 10 zentimo, zuritoa 5 zentimo, kaña 10 zentimo eta konbinatua 20 zentimo.Prezioen igoera hori tabernarien elkarteko ordezkari guztiek adostutako erabakia izan da. 

 

Umm blem blem elkartea herriko hamabi tabernek osatzen dute: Dean, Olaberri, Zakela, Zurt, Latz, Atrasku, Txalintxo, Koxka, Etxe Aitz, Ibai Ondo, Orbela eta Ttakun.

Tabernak ixteko ordutegia

Abuztuaren 18an, gaupasa egunean, 06:00etan itxi beharko dituzte herriko tabernak, Latz eta Txalintxo izan ezik. Azken bi horiek 07:00ak arte dute taberna irekita edukitzeko aukera. 

Honako hauek dira andramaixetako tabernen ordutegiak, egunez egun: 

 

Preserbatiboak eta lubrifikatzaileak, barran

Gehitu elkarteak (Euskal Herriko lesbiana, gay, transexual eta bisexualen elkarteak) andramaixetan kale-kanpaina egingo du, prebentziorako materiala eta osasun sexualari buruzko informazioa banatzen.

Horretarako, herriko hamar tabernatan kartelak ipiniko dituzte, eta abuztuaren 14an preserbatiboak eta lubrifikatzaileak egongo dira eskuragarri barran.

Informazio gehiago www.gehitu.org 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide