Arte Ederretan lizentziaduna da Oñederra, eta, besteak beste, eskuz sortu eta produzitutako animaziozko filmak egiten ditu, beste errealizatzaileen proiektuetan parte hartzeaz gain. Hezurbeltzak bere lanerekin hainbat sari lortu ditu: Stuttgarten (Alemania), Brooklynen (AEB) eta Zagreben (Kroazia), esaterako. MAPA kolektiboko partaidea da, hots, Donostiako Artalekun gaur egungo filmen inguruko jardunaldiak antolatzeaz arduratzen da.