Lanen ordezkariek hainbat bilera egin dituzte kale horretako bizilagunekin, haien proposamenak eta iritziak jasotzeko. Horrela jakin ahal izan dute beharrezkotzat jotzen dutela bizilagunek espaloiak zabaltzea eta espaloi ertzak txikitzea. Horregatik, behin hoditeria hobekuntzak eginda, azaro aldera bigarren faseari ekingo diote, aipatutako eskaerak gauzatzeko. Urbanizazioaren hobekuntza horiek Udalak ordainduko ditu.
Halaber, espaloiak 40-50 cm-tik ia 2 metrotara zabaltzearen ondorioz, egun kale horretan dauden hainbat aparkaleku kendu beharko dituzte. Horregatik, Udalak Joseba jatetxearen azpiko aparkalekuan hainbat aparkaleku baimenduko ditu Inazio Iriarte kaleko bizilagunentzat bakarrik.
Bestalde, kale horretako ur hornidura lan berdintsuak egingo ditu Gipuzkoako Urak-ek San Martingo hiru kaletan. Lan horiek irailean hasiko dituzte.