Aizpurutxoko San Agustin jaiak

Maxixatzen.eus 2016ko abu. 24a, 10:00

Aizpurutxo auzoko San Agustin jaiak ospatuko dituzte ostiraletik aurrera. Ostiralean, hilak 26, Mus Txapelketa Azkarra izango da Itziar jatetxean. Txapelketarako izen ematea 22:00etan zabalduko dute, eta bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu.

 
 
Igandean, berriz, 11:00etan meza izango da, eta ondoren, 12:30ean, herri kirol saioa harrijasotzaileekin eta aizkolariekin, pilotalekuan. Bestalde, lan saioa girotzen ariko dira Iker Zubeldia eta Iban Urdangarin bertsolariak. Bukatzeko, 14:30ean, bertso afaria egongo da Itziar jatetxean, Iker Zubeldia eta Iban Urdangarin bertsolariekin eta hainbat trikitilarirekin.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide