Saninazioak direla eta, ordutegi eta geraleku aldaketak autobus zerbitzuan

Maxixatzen.eus 2016ko uzt. 28a, 13:44

Saninazio jaiak direla eta, zerbitzu bereziak jarriko ditu Lurraldebusek eta geraleku aldaketak egongo dira.

 

Zerbitzu bereziak:

-Gaueko zerbitzu bereziak uztailaren 30ean eta 31an, eta abuztuaren 1ean.

- Uztailaren 31an, igandean, zerbitzu berezia egongo da UK01 linean. Azkoititik Donostiara 21:15etan autobus zerbitzua egongo da.

 

Geraleku aldaketak:

Uztailaren 23tik abuztuaren 4ra bitartean Tren Museoko eta Julian Elorzako geltokiak bertan bera geldituko dira. Ordezko geltokia bariantean izango da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide