Hizkuntza Eskolan izena emateko epea, irailaren 1etik 19ra

Maxixatzen.eus 2016ko uzt. 28a, 08:50

Irailetik aurrera, Gaztanenean martxan ipiniko dira Eibarko Hizkuntza Eskolaren gela desplazatuak ingelesa ikasteko eta interesa duen orok irailaren 1etik 19ra bitartean eman beharko du izena. Matrikula online egin behar da webgunean.

 

Azkoitian ingelesa erakutsiko da ondorengo mailetan: B1.1, B1.2 eta B2, hau da, tarteko maila 1 eta 2, eta maila aurreratua. Gela desplazatuetarako matrikula egiterakoan kontutan hartu behar da Eibarko eskola sailkatu behar dela. Behin Eibarko eskola hautatutakoan, ingelesa sailkatzen dutenei Azkoitian ikasteko aukera azalduko zaie web orrian. Plaza kopurua mugatua da.

Ordutegiak ere jada finkatuta daude. Tarteko mailak astelehenetan eta asteazkenetan emango dira. Zehazki B1.1 maila 15:55etik 18:10era eta B1.2, 18:15etik 20:30era. Maila aurreratua, berriz, astearteetan eta ostegunetan eskainiko da 18:15etik 20:30era.

Informazio gehiago eskuratzeko deitu ondorengo 943 20 06 18 telefonora.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide