Moztuta dago Azkoitia eta Zumarraga arteko Gi-631 errepidea, istripu baten eraginez

Maxixatzen.eus

Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, bi auto eta kamioi baten arteko istripua izan da GI-631 errepideko 25. kilometroan (Aizpurutxo inguruan). Ezbeharrean pertsona bat zauritu da, eta Zumarragako ospitalera eraman dute. Ondorioz, trafikoa moztuta dago bi norabidetan, eta auto ilarak daude. Istripua, zehazki, 12:35 inguruan jazo da.

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide