2016/08/11 20:00 - 22:00

Kontzertua

Willibald Guggenmos organo jotzailearen kontzertua

Willibald Guggenmos organo jotzailearen kontzertua
Azkoitiko Parrokia, Azkoitia

Musika Hamabostaldiak antolatutako kontzertua emango du abuztuaren 11n Azkoitiko Parrokian.

 

Joseph Bonnet (1884-1944). SEGUNDA LEYENDA

Charles-Marie Widor (1844-1937). ANDANTE SOSTENUTO

Edouard Destenay (1850-1924). TRIPTYQUE EVANGUELIQUE OP. 67

  • L`entree a Jerusalem
  • La Cene
  • Marche au Calvaire


Tomas Garbizu (1901-1989). SEQUENTIA SOBRE VICTIMAE PASCHALI

Gordon Young (1919-1998). CATHEDRAL SUITE

  • Prelude
  • Carillon
  • Aria
  • Rigaudon
  • Sarabande
  • Toccata

Naji Hakim (1955-). SALVE REGINA

Leonce de Saint-Martin (1886-1954). CARILLON OP. 11

Hamar urte zituenerako Guggenmosek bazuen postu bat organista gisa. Augsburgoko eta Municheko kontserbatorioetan ikasi zuen, eta han egin zituen pianoko, zuzendaritzako eta organoko goi mailako graduak. 1984. eta 2001. urteen bitartean, Wangen im Allgaueko (Alemania) San Martin elizako organista titularra izan zen, eta programa askotarikoa landu zuen han. 2001. eta 2004. urteen bitartean Municheko Katedraleko organista, zuzenadariorde eta koordinatzaile gisa jardun zuen, eta 2004. urteaz geroztik, organista da St. Galleneko Katedralean (Suitza).

Hizkuntza: Euskara

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide