Hilaren 13an amaituko dira herriko ondarea ezagutzeko bisita gidatuak

Maxixatzen.eus 2016ko abu. 2a, 08:00

Argazkian, pasa den urteko urrian Azkoitian egindako bisita gidatua.

Uda sasoian Azkoitira etortzen diren bisitarientzat bisita gidatuak antolatu ditu Udalak herriko ondarea ezagutzera emateko xedez. Asteburu honetan bertan hasiko dira eta abuztuaren 13ra arte luzatuko da hainbat txoko eta gune bisitatzeko aukera.

 

Hitzordu bikoitza antolatu dute asteburu honetarako. Izan ere, hilaren 23an, Alde Zaharra bisitatuko dute "Jauregi eta Dorretxe artean" izenburupean eskainiko duten ibilbidea eginez. Eguerdiko 12:00etan izango da irteera Parrokia aurretik. Hurrengo egunean, berriz, hilaren 24an, "Zalduntxoen Azkoitia" bisita egingo dute. Intsausti Jauregian izango da 12:00etan.

Abuzturako aipatutako bisitez gain, San Martingo ondareguneaz eta Azkoitiko parrokiaz gozatzeko parada dute bertakoek zein kanpotarrek. Bestalde, eskaintza osatzeko, "Euskal pilotaren esperientzia" izenekoa antolatu dute.

Bisita gidatuak egiteko, aurrez izena eman behar da Loiolako Turismo Bulegoan, 943 15 18 78 telefonora deituta edo i-loiola@urolaturismo.net helbidera idatzita. Gutxienez zortzi laguneko taldeak osatu beharko dira.

Bisita gidatuetarako sarrera bi euro kostako da. Pilotaren inguruko bisita, berriz, bost euro. San Martingo ondaregunea edo Parrokia bisitatzea doakoa izango da.

 

BISITA GIDATUEN EGITARAUA

Uztailak 23

12:00 “Jauregi eta dorretxe artean”. Bisita gidatua Parrokia aurretik.

Uztailak 24

12:00 “Zalduntxoen Azkoitia”. Bisita gidatua Intsausti Jauregian.

Uztailak 30

11:00-14:00 Balda Dorreko San Inazioren kaperara bisita.

Abuztuak 2

11:00-12:30 Parrokia irekita.

12:30 “Jauregi eta dorretxe artean”. Bisita gidatua Parrokia aurretik.

17:00-19:30 San Martin ondaregunea irekita.

Abuztuak 4

11:00 “Euskal pilotaren esperientzia”. Gurea frontoia.

17:00-19:30 San Martin ondaregunea irekita.

Abuztuak 5

11:00-12:30 Parrokia irekita.

12:30 “Jauregi eta dorretxe artean”. Bisita gidatua Parrokia aurretik.

Abuztuak 6

12:00 “Zalduntxoen Azkoitia”. Bisita gidatua Intsausti Jauregian.

17:00-19:30 San Martin Ondaregunea irekita.

Abuztuak 7

11:00-13:30 San Martin Ondaregunea irekita.

Abuztuak 9

11:00-13:30 San Martin Ondaregunea irekita.

16:00-18:30 Parrokia irekita.

18:30 “Jauregi eta dorretxe artean”. Bisita gidatua Parrokia aurretik.

Abuztuak 11

11:00 “Euskal pilotaren esperientzia”. Gurea frontoia.

11:00-13:30 San Martin Ondaregunea irekita.

Abuztuak 12

16:00-18:30 Parrokia irekita.

18:30 “Jauregi eta dorretxe artean”. Bisita gidatua Parrokia aurretik.

Abuztuak 13

12:00 “Zalduntxoen Azkoitia”. Bisita gidatua Intsausti Jauregian.

 

Bisita gidatuen egutegia:



Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide