Maxixatzenez gain, Urola Kostako Hitzak eta Erlo Telebistak ere sinatu dute urtebeterako akordioa; bakoitzak 8.000 euro jasoko ditu. Akordioa sinatzen honako ordezkari hauek izan dira gaur, osteguna, udaletxean: Javier Zubizarreta alkatea, Nekane Larrañaga zinegotzia, Jasone Bilbao Euskara teknikaria, Naroa Olalde Maxixatzen elkarteko lehendakaria, Nerea Uranga Urola Kostako Hitzako zuzendaria, eta Gorka Eizagirre Erlo Telebistako ordezkaria.