Argazkian, ezkerretik eskuinera: Jexux Mujika, Inazio Egaña, Maite Cruzado, Javier Zubizarreta, Nekane Otaño, Yurre Peñagarikano eta Agustin Lizarralde.
Bisita gidatuen eskaintza zabala
Uztailaren 16an, Udako Zaporeak edizioko produktuen aurkezpena eta dastaketa, 12:00etan, Loiolako Santutegiaren atarian.
Uztailaren 23an eta abuztuaren 13an, Beizamako Arreta baserriko gaztandegira bisita, 11:00etan. Idiazabal jatorriko gazta ekoizleak eta Artzai Gazta elkarteko kideak dira Arreta baserrikoak.
Abuztuaren 6an, Urki Zahar baserrira bisita, 11:00etan. Getariako Txakolina jatorrizko deiturako mahastirik altuena ezagutu, eta txakolin horren ekoizpena gertutik ezagutu.
Abuztuaren 9an eta 11n, Egaña Gozotegiak izozkiak nola egiten dituen ezagutzea ekoizpenean parte hartuz. Bisita, Egañak Gozotegiak Landetan duen lantegira izango da, 11:00etan.
Bisita horietan parte hartu ahal izateko, izena aurrez eman behar da Loiolako Turismo Bulegoan, hango 943151878 telefonora deituta edo i-loiola@urolaturismo.eus helbidera idatzita.