"Bidea hauspotzen" diskoa kaleratu du Aintzane Agirrebeña panderojoleak

Maxixatzen.eus 2016ko uzt. 13a, 09:21

Mirari Azkune trikitilariarekin batera Bidea hauspotzen diskoa kaleratu du Azkoitian bizi den Aintzane Agirrebeña panderojole eibartarrak. Bikotearen lehen lana da disko hori, eta euren kontura grabatu dute, Eibarko LegarRec estudioan.

 
Walter Tuzzeo soinu teknikariak lagundu die lanarekin, eta urtebete inguru pasatu dute grabaketa lanetan. Hamahiru kantaz osatutako diskoa da, eta kanta gehienen musika eta hitzak bikoteak sortu ditu.
 
Musika munduko hainbat lagunek lagundu diete diskaren sorreran. Walter Tuzzeo soinu teknikariak musika tresna desberdinekin lagundu die: baxua, gitarra eta shakerra. Eugenio Gisasola "Lutxurdio"-k, berriz, bateria doinuak gehitu dizkio diskoari. Bernardo Aguilerak gitarra eta txarangoa, eta Eli Andrinuak pianoa jo du kanta batean. Eugeni Ubera, Aintzaneren amak, eta Ander Agirrebeñak, Aintzaneren anaiak, berriz, ahotsa jarri dute kanta batean.

Diskoa 10 eurotan dago salgai. Azkoitian Isidro Erretegian eros daiteke, baina beste herrietan zabaltzeko asmoa azaldu du bikoteak.
 
Entzun Gau Hura izeneko kanta:
 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide