2014tik martxan den proiektuak, eskualdean energia eraginkortasuna sustatu, kontsumoak murriztu eta bertan sortutako energia kontsumitzearen aldeko apustua egiten du besteak beste.
Honez gain beste hiru Garapen Agentziek ere beren Energia Planak aurrera eramateko hitzarmenak sinatu dituzte; Debegesa, Oarsoaldea eta Tolosaldea Garatzen, eta Iraurgi Berritzenekin batera 43 udalderri ordezkatzen dira.
Hitzarmenetik haratago, Aldunditik, pobrezia eta menpekotasun energetikoari aurre egin eta eredu energetiko jasangarri baterako urratsak koordinatzeko "Energia jasangarriaren eta pobrezia energetikoaren Lurralde mailako Mahaia" ere osatuko dutela adierazi dute, non eskualde mailako energia planak dituzten agentziak parte hartuko duten.