Igandean, berriz, meza ospakizunarekin hasi zuten eguna Urrategin. Bertsolariek eguerdi partean Urrategiko plaza alaitu zuten. Ondoren herri kirol erakustaldia egin zen. Bertan, aipatzekoa Xabier Lizarralde "Irolegi III.ak" egin zuen lana; 175 kg-ko harriari bi altxaldi eman zizkion. Bazkariaren aurretik, Zabale eta Larrañaga trikitilarien erromeria egin zen.
Bazkalostean, umeentzako puzgarriak eta jolasak egon ziren, Gorriti eta bere abereekin batera. 18:00etan, Azalgorretako "Apatxe" eta Txibilterko "Kinberly" zaldien arteko dema egin zen. Martitte auzoko zaldiak 79 plaza egin zituen, eta Urrategi auzokoak, azkenik, 73.
Argazki guztiak: Ibon Errazu Uria