Iñaki Loinaz hirugarren Debako triatloian

Maxixatzen.eus

Iñaki Loinaz, Saltoki Trikideak talde nafarreko atleta azkoitiarrak, hirugarren amaitu zuen (01:12:15) pasa den larunbatean Deban jokatu zen Euskal Herriko zirkuitu puntuagarriko triatloian.

 

Lehenik, 750 metro egin zituzten partaideek igerian. Ondoren, 25 kilometro bizikletan, eta azkenik, 2,5 kilometro korrika. Azkoitri Triatloi Klubetik zazpi taldekidek hartu zuten parte, eta Iban Orbegozo azpeitiarra izan zen taldekiderik azkarrena, 29. postuan sailkatuta. Taldeka, berriz, zazpigarren postua lortu zuen Azkoitri Triatloi Klubak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide