Urrategiko jaiak, ostiraletik aurrera

Maxixatzen.eus 2016ko uzt. 5a, 09:16

Ostiral honetatik aurrera, Urrategi auzoko jaiak ospatuko dituzte.

 

22:00etan, mus txapelketa azkarrarekin emango diote hasiera jaiei. Igandean, 09:00etan, meza egingo da, baina meza nagusia 11:00etakoa izango da. 12:00etan, berriz, Iker Zubeldia, Iban Urdangarin eta Larrañaga bertsolariekin, bertso saioa egingo da.

12:30ean, herri kirol saioa egingo dute. Bertan, Xabier Lizarralde "Irolegi III.a" eta Xabier Aranburu "Guzta" harrijasotzaileek erakustaldia egingo dute, Julen Alberdi "Txikia IV.a" eta Jokin Alkizalete aizkolariekin batera. Ordubete beranduago, 13:30ean, Xabier Zabale eta Angel Larrañaga trikitilarien trikiti saioa izango da.

16:30ean, Gorriti eta bere abereak izango dira ermita alboko zelaian. Ordu berean, umeentzako jolasak egingo dira, puzgarri eta tailerren bitartez. 18:00etan, zaldien arteko dema saioa ospatuko dute, Azalgorretako "Apatxe" eta Txibilterko "Kinberly" zaldien artean. Demaren ostean, Xabier Zabale eta Angel Larrañaga trikitilariek, erromeriarekin alaituko dute Urrategi auzoa.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide