Ostiral honetan izango da aurtengo duatloi herrikoia

Maxixatzen.eus 2016ko uzt. 13a, 12:55

Hirugarrengoz antolatu du Azkoitiko Triatloi Taldeak duatloi herrikoia. Hitzordua, uztailaren 15ean, ostiral arratsaldean izango da, 19:00etan, herriko plazatik hasita. Ohiko ibilbidea izango du probak aurten ere. Parte-hartzaileek lehendabizi, 2 kilometro korrika egingo dituzte, gero, 6 kilometro bizikletan eta azkenik, beste kilometro bat korrika.

 
Lasterkari guztiek kaskoa eraman beharko dute, eta mendiko bizikletarekin irteteko aukera izango dute parte-hartzaileek. Izena egunean bertan eman beharko da, 17:00etatik 18:30etara. Izena ematea bost euro izango da.
 
Aurten, berrikuntza modura, taldekako sailkapena egingo dute. Taldea hiru kidek osatu beharko dute gehienez, eta lehen taldeei domina bana emango zaie. Lasterketa amaitutakoan, aldiz, zozketak egingo dira parte hartuko duten guztien artean.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide