Udalak Turkiako atentatua gaitzetsi eta elkarretaratzea deitu du biharko

Maxixatzen.eus 2016ko eka. 29a, 13:36

Argazkia: eitb.eus

Udalak Istanbulgo Ataturk aireportuan gertaturiko "atentatu bortitza" irmoki salatu du, eta doluminak eta elkartasuna adierazi dizkie biktimen familiei, senideei, etaTurkiako herriari. Gainera, aireportu horretan zen Erlo telebistako Urtzi Oteiza azpeitiarra bere emaztearekin, Kuala Lumpurrera joateko eskalan, atzo gauean. Oteizak Urola Kostako Hitzari azaldu dionez, "izualdia pasatuta, onik" daude; "hemendik alde egiteko gogoarekin".

 

Sarraskian, gutxienez, 41 hildako eta ehunka zauritu izan dira. Halaber, bihar eguerdiko 12:00etan bost minutuko elkarretaratze isila egingo du Udalak udaletxe aurrean, eta bertan parte hartzeko deia egin die herritarrei. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide