Ostiral honetan hasiko dira III. Txoixo kaleko festak, eta jaiei hasiera emateko, 23:00etan, Kupela taldearen erromeria izango da. Zapatuan, 19:00etatik 21:00etara bitartean, "Trikilintxo"-k Txoixo kalea alaituko du. 22:00etan hasita, berriz, Txalintxo tabernan "Txalintxo 120" Dj festa egingo da, eta gauerdian, bestalde, Dj Makalak Zurt taberna girotuko du. Azkenik, igandeko 13:00etan, Zapiain sagardotegiaren eskutik, sagardo txota eta txuleta pintxoa dastatzeko aukera egongo da.