Uztailaren 1etik aurrera, udako ordutegia Liburutegian

Maxixatzen.eus 2016ko eka. 27a, 10:53

Ostiral honetatik aurrera, Aizkibel Liburutegiak udako ordutegia jarriko du martxan datozen bi hilabeteetan. Astelehenetik ostiralera 09:30etik 13:30era egongo da irekita. Arratsaldez, asteartetan eta ostegunetan egongo da irekita, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Andramaixetan, berriz, abuztuaren 16tik 19ra egongo da itxita. Udako ordutegia abuztuaren 31n amaituko da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide