Azkoitiak igandean jokatuko du Astigarragaren aurkako itzulerakoa

Maxixatzen.eus 2016ko eka. 24a, 10:04

Astigarragaren aurka Gurea Pilotalekuan jokatutako pilota partida

Pasa den ostiralean 1 eta 2 galdu zuten azkoitiarrek Astigarragaren aurka Gurea pilotalekuan. Itzulerako partidak igande arratsaldeko 17:00etan jokatuko dituzte herriko pilotariek.

 

Kadeteen mailako partidan 22 eta 0 gailendu ziren azkoitiarrak. Jubenil eta senior mailetan, berriz, Astigarragak 10-22 eta 11-22 irabaztea lortu zuen, hurrenez hurren. Azkoitiarrek finalean sartu nahi badute, gutxienez, bi partida irabazi eta ahalik eta tanto gehien egin beharko dituzte.

Irakurri Jexux eta Markel Anduezari egindako elkarrizketa.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide