Udalak Gasteizko eta Angeluko erasoak irmoki gaitzetsi ditu

Maxixatzen.eus 2016ko eka. 22a, 11:25

Udalak azken orduetan Gasteizen eta Angelun gertaturiko "eraso basatiak" irmoki gaitzesten ditu eta jazoera hauek arbuiatzeko antolatzen diren kontzentrazio edo ekimenetan parte hartzera animatzen ditu herritarrak emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko.

Gasteizen emakume bat hil dute, eta Angelun beste emakume bat eta bi haur izan dira erailak. Halaber, biktimen senitarteko eta adiskideei elkartasuna adierazten die Udalak.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide