Mikel Alberdi: "Urola Ikastolako 108 ikaslek egin dute selektibitatea, eta % 100ek gainditu du"

Maxixatzen.eus 2016ko eka. 17a, 13:16

Mikel Alberdi Urola Ikastolako zuzendari albokoa elkarrizketatu dute Euskadi Irratian, selektibitateko Matematika azterketaren harira. Datu hauek utzi ditu: Urola Ikastolako 108 ikaslek egin dute selektibitatea, eta % 100ek gainditu dute. Horietatik, 27k egin dute hainbeste hauts harrotu duen Giza Zientzien alorreko Matematika azterketa; 20 ikaslek gainditu dute (% 80k, gutxi gorabehera), eta tartean, 10eko nota atera dutenak ere ba omen dira.

Gogoeta mamitsu batzuk ere plazaratu ditu, sortu den eztabaidaren harira: "zalaparta gehiegi" sortu dela iruditu zaio. Kezka agertu du, bere iritzian, egun, gazteak ez daudelako "prestatuta zailtasunei aurre egiteko". Zailtasunei aurre egiteko gaitasuna gutxiegi lantzen ote den esan du. Hau da, zailtasunak parean jartzen zaizkienean, "gazteek ba al dute horiei aurre egiteko errekurtsorik?", galdetu du. Onartu du Matematikako azterketan jasotako formulazioak "ezohikoak" zirela eta eredu jakinetatik urruntzen zirela, baina gaia menperatuta zuenak, hau da, matrizak egiten zekienak, azterketa ondo egin zezakeela zehaztu du.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide