Udalak herritarren proposamen eta iradokizunak bildu nahi ditu herritarrei hitza emanez, aurtengo festetarako egitaraua antolatzeko. Horretarako, Udaleko festa batzordeak bilera bat deitu du.
Andramaixetako gero eta gutxiago geratzen dela-eta, Udalak herritar guztiak gonbidatu eta animatu nahi ditu nolako festak izatea nahi duten esatera eta proposamenak mahaigainean jartzera, jaietaz guztiek goza dezaten.
Bileran parte hartzerik ez dutenek, aukera izango dute ideiak ondorengo helbide elektronikora bidaltzeko: kultu@azkoitia.net.