Urbanuek aldaketak izango ditu ordutegian eta geltokietan udan

Maxixatzen.eus 2016ko eka. 10a, 19:21

Urbanue herri barruko autobus zerbitzuak hainbat aldaketa izango du ekainaren 27tik irailaren 2ra bitartean. Ugarteigaran igerilekuetarako zerbitzuak handitzeko helburuarekin jarriko dira indarrean aldaketa hauek. Hemen duzue informazio osoa.

 

Ordutegiari dagokionez, goizeko 07:30etik 08:30era ez da zerbitzurik izango. Urbanue goizeko 08:30ean hasiko da martxan Ipintzatik, ohiko ibilbidearekin. Arratsaldean, berriz, 15:30ean hasiko da zerbitzua, Ipintzan, eta 15:45ean iritsiko da igerilekuetara. Bestalde, liburutegiko geltokitik 16:00etan abiatuko da Urbanue, Ugarteigaranera 16:20an iristeko. 16:30.etik bukatu arte, ohiko ordutegia mantenduko da.

Ibilbideari dagokionez, hauek dira aldaketak:

- 2. Biran, Klara Doneako geltokia kenduko da.

- 3. Biran, Insausti parkeko geltokia kenduko da, eta San Martin kaletik -Altzibartxo aldera luzatuko da zerbitzua..  

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide