LH3-4koak Araba aldean izan dira hiru egunez (ekainaren 1etik 3ra). Barriako aterpean ospedatu dira eta gauza asko bisitatzeko aukera izan dute, adibidez, Eusko Legebiltzarra, Artium, Araiako Nestlé fabrika… Gainera, naturaren erdian lagun arteko egun zoragarriak igaro dituzte.
LH5 eta 6koak Hondarribiko aterpean izan dira ekainaren 1etik 3ra. Zientziaren Museoa bisitatu dute, Elkarrekin gozatzeko, beladak prestatzeko eta elkarbizitza indartzeko egun apartak izan dira. Oso ondo aprobetxatu diren egunak.
Honelako irteerak oso egokiak iruditzen zaizkigu toki berriak bisitatu, eguneroko lantzen ez ditugun arloak garatzeko eta elkarbizitza indartzeko. Zorionak guztioi!