17 urte inguruko mutil gazte bat erori da Izpiritu Deuna kaleko lantegi baten sabaitik. Gaztea Donostiako ospitalera eraman dute zaurituta. Gertaera gaur, hilak 3, 20:30ak aldera gertatu da, baloia teilatura bota eta haren bila lantegiko sabaira igo denean.