Azkoitiko Gerdauko langile baten kaleratzea salatu du ELAk

Maxixatzen.eus 2016ko eka. 3a, 08:00

Argazkian, ELAko ordezkariak.

Gerdauren Azkoitiko enpresako langile baten kaleratzea "irmoki" salatu du ELAk. Sindikatuaren ordezkariak jakinarazi du enpresaren zuzendaritzak "datu faltsu eta iraingarrietan" oinarritu dituela kaleratzearen arrazoiak: "Langileari fabrikazioan gertatu zen aktas baten errua leporatu diote, eta, gainera, nahita eta intentzio txarrarekin egin zuela adierazi. Langileak ez zuen formaziorik jaso enpresan postu horretan lan egiteko, eta akatsaren erantzulea ezin da izan langilea. Langileak postuetan trebatzea enpresaren ardura da".

 

Gerdauk 400 langile inguru ditu, eta ELAk salatu du azken urtean 30 kaleratu dituztela. Horrez gain, lan baldintzak txartu eta soldatak jaitsi dituela ere gaineratu du, enpresaren etekinak handitzeko: "Kaleratze objektiboak eta diziplinarioak ari dira erabiltzen enpresa gutxinaka langilez hustutzeko. Multinazionalek eta sistema neoliberalak ahalbidetzen dituzten arau eta abantailetaz baliatzen ari dira, lanpostuak suntsituz, inongo konplexurik gabe". 

 

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide