Ibarmiak Berrikuntza Saria jaso du

Maxixatzen.eus 2016ko eka. 1a, 17:11

Makina erremintak, osagaiak, osagarriak eta erremintak kategoriako Berrikuntza saria Ibarmia enpresari eman diote, bere mekanizatu zentro unibertsalagatik, mahai eta zutabe mugikorrak eta urkila-burua dakartzana. Epaimahaiak makinaren diseinu osoa hartu du aintzat, alderdi formalak nabarmenduta, esaterako, ergonomia eta identitate korporatiboa.

 

Makina erreminten eta fabrikazio aurreratuko teknologien sektoreak, AFM-Makina Erreminta Fabrikatzaileen Elkartearen bidez, eta Bizkaiko Foru Aldundiak Berrikuntza Sariak 2016 eman dizkiete Ibarmia, Mizar Additive eta DG Digital enpresei. Era berean, Zayer enpresak aipamen berezia jaso du.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide