Independentzia osteko eguna

Juan Karlos Merino 2016ko mai. 31a, 16:06

Zer egingo dugu gure etxearekin?

INDEPENDENTZIA OSTEKO EGUNA

Bildu gara bizilagunok

Etxepeko bebarruan

Eta bada ageri ez dena

Independentzia osteko egunean.

 

Adina buru uste gara.

Adina kredo eta arraza

Familia handituz doa.

Horixe globalizazioa.

Gure aitaren etxeak

Ezer ez zioen horretaz.

 

Zer egingo dugu, esan,

Orain jabeak garela?!

Etxea konpondu ala bota

Saldu ala zaharberritu?!

 

Eta esanak esan

Batzuk beti kontra,

Batzuk beti gezur,

Eta beste batzuk beldur,

Ez baitakite zer egin

Askatasunarekin.

 

Aitzakiak amaituta,

Iritsi zaigu eguna:

Batzuon ametsa egia bihurtu

Besteen amesgaiztoa burutu,

Prest denok geroa sinatzeko

Prest denok libre bizi izateko.

Eta beti bezala bileran

Erdaraz aritzeko.

 

Juan Karlos Merino; 2016.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide