Hirugarren eta azken partida izan zen erabakigarria, puntuz berdinduta iritsi zirelako Arrasate eta Azkoitia. Kadeteek 5-22 galdu zuten partida, eta jubenilek eta seniorrek 22-7 eta 22-18 emaitzekin irabazi zituzten bi partidak.
Joaneko partidetan bi eta bat galdu zuen Azkoitiak, jubenilen partida irabazita, baina partida guztiak kontuan izanda, tantoz, Azkoitia nagusitu zen azkenean.
Modu horretan, datorren ostiralean, hilak 3, Zizurkilen aurka jokatuko du Azkoitiak Gurea pilotalekuan, 22:00etan.