Nola bidaiatu behar dute haurrek autoan?

Etxaniz autoeskola 2016ko mai. 26a, 20:02

2015eko urriaren 1etik aurrera, 135 zentimetro edo gutxiago neurtzen duten umeek ezingo dute bidaiatu ibilgailuaren aurreko eserlekuetan, ezta beren garaierari eta pisuari egokitutako gailu homologatuekin ere.
Dena dela, arautegiak hiru salbuespen jasotzen ditu. Hala, kasu hauetan, posible da umeek aurrealdean bidaiatzea:

 

1) Ibilgailuak atzean eserlekurik ez badu (furgonetek, bi plazako ibilgailuek…).

2) Atzeko eserleku guztiak 135 zentimetro edo gutxiago neurtzen duten umeek okupatuak badituzte. Adibidez, lau ume baditugu baldintza berberetan, ume batek aurreko eserlekuan bidaiatu beharko du.

3) Ez bada posible atzeko eserlekuetan umeen garaierari eta pisuari egokitutako gailu homologatu guztiak jartzea. Adibidez, hiru ume baditugu eta atzeko eserlekuetan ez bazaizkigu sartzen horrelako hiru gailu homologatu. Gerta daiteke, era berean, atzeko eserlekuetan ez edukitzea segurtasun uhalik, eta kasu horretan ere gailu homologatuak aurreko eserlekuan jartzea egongo litzateke.

135 zentimetro baino gehiago neurtzen duten umeek bidaiatu dezakete hala aurreko nola atzeko eserlekuetan, segurtasun uhalarekin, baina betiere gomendagarria da pisuari eta garaierari egokitutako gailu homologatuak erabiltzea 150 zentimetrora arteko garaierara heldu arte.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide