Bost urte elkar ikusi eta hitz egin gabe igaro ondoren batu diren bi anaiaren historia kontatuko digute. Bata, kartzelan izan da, eta bestak, lapurreta egin dio perista arriskutsu bati eta alabarekin batera ihesi dabil orain. Hirurak Andaluzia basati eta malkartsuan barneratuko dira, eta bidaian zehar iraganeko gertaera eta zauriak azaleratzen joango dira. Beren burua salbatu nahi badute, baina, arazoak albo batera uzteko eta adiskidetzeko unea dela ohartuko dira.