"Mugak haurtzaroan" hitzaldia, Xabier Munibe haur eskolak antolatuta

Maxixatzen.eus 2016ko mai. 25a, 09:46

Datorren asteazkenean, ekainak 1, "Mugak haurtzaroan" hitzaldia izango da Xabier Munibe haur eskolak antolatuta. Hizlaria Psikopedagogian lizentziatua den Nerea Mendizabal izango da. Hitzaldi horrekin, 2015/16 ikasturteko hirugarren hitzaldia antolatu du haur eskolak. 

 

"Zein da mugen zentzua? Beharrezkoak al dira? Zein? Noiz? Nola? Nola negoziatu haurrarekin? Zer dago araua betetzen ez duen haurraren atzean? Aitak eta amak muga berdinak jarri behar al dituzte?", galdera horiek abiapuntutzat hartuta, hitzaldi horretan hausnarketa eta eztabaida bultzatuko ditu adituak.

Hitzaldia gaia interesatzen zaien guraso guztiei zuzenduta dago. Hitzordua Elkarguneko aretoan izango da, 18:00etan.

      

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide