Otaba Jaiak ospatuko dituzte asteburuan Aittolan eta Elosun

Maxixatzen.eus 2016ko mai. 25a, 09:42

Argazkia: Ibon Errazu Uria. (2015)

Datorren igandean, hilak 29, Otaba Jaiak ospatuko dituzte Aittolan eta Elosun. Elosun, zapatu iluntzean bertso afaria izango da eta igande arratsaldean, herri kirolak. Aittolan, berriz, igande goizean meza izango da Aittolako kurutzean, 12:30ean. Ondoren, Sebastian Lizasoren eta Andoni Egañaren bertso saioa izango da, eta 15:00ak aldera bazkaria egongo da Aittola Zaharreko ganbaran. Bazkal ondoren, leku berean, erromeria izango da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide