30 bertso sorta aurkeztu dira Xabier Munibe ikastolaren bertso paper lehiaketara

Maxixatzen.eus 2016ko mai. 24a, 11:15

Argazkia: Urola Kostako Hitza.

Xabier Munibe ikastolaren bertso paper lehiaketak XXV. urte urte beteko ditu aurten; jaialdia Baztartxon izango da maiatzaren 27an, 12:30ean. Guztira 30 lan jaso dituzte aurten, eta epaimahaiak aukeratu ditu jada sarituak. 

 

Sarituak honako hauek izan dira:

B mailan DBH: 1. eta 2. mailako ikasleak

1.saria: "Azken aldiz bisitan" gaiaz, Zarauzko Aner Euzkitze.

2.saria: "Lau urtaroaz", Azkoitiko Jone Zuazolacigorraga eta Maren  Barrero.

3.saria. "Gure zaletasunak" gaitzat hartuta, Azkoitiko Judith Arambarri eta Jone Arregi.

4.saria: Azkoitiko Ilargi Arandia eta Aitana Aramberri, "Udaleku bikainei" buruz.

 

A mailan  DBH 3. eta 4. mailako ikasleak

1.saria: Eskoriatzako Oihana Arana. Sortaren gaia: "Leihoa".

2.saria: Eskoriatzako Haizea Arana. Landuen gaia: "Olentzero maitea".

3.saria: Azkoitiko  Garazi Legarda-Ereño eta Amaia Matxinea. Gaia: "Munduko txoko                       ezberdinetako festak".

4.saria: Azkoitiko Idoia Larrañaga eta Ihintza Arakistainen sorta "Abortuaz".

Sari horiz gain, azkoitiarren artean beste sari berezia eman ohi da, eta aurten Julene Iturberentzat izango da sari hori; landu zuen gaia: "Itsua".

Antolatzaileak, ikastolaren "Indarlan" eta "Udaberri" Guraso Elkartekoak dira, eta Azkoitiko Udalaren babesean eratzen da. Epai mahaian: Agustin Arrieta, Anjel Larrañaga eta Jokin Uranga bertsolariak aritu ziren eta guraso elkartetik Agurtzane Azpeitia izan zen ordezkaria.

Bertso sortan baloratzeko eta saioa borobiltzeko Maddalen Arzallus eta Eneritz Artetxe arituko dira lanean.  

 

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide