Lurraldebuseko UKO1 lineako erabiltzaile batzuk ohartu dira atzo eta gaur, asteartea, ohiko prezioa baino gehiago ordaintzen ari direla joan-etorri bakoitza, Lurraldebusen arazo teknikoen erruz. Izan ere, ibilbide horren ohiko kostua 2 euro ingurukoa izaten da, baina 5 euro inguru ordaintzen ari dira hainbat erabiltzaile. Lurraldebusek eragiketak ondo gainbegiratzeko ohartarazi du, autobusetik irtetzerakoan txartela pasatzen duten erabiltzaileek. Horrenbestez, Lurraldebusek dirua itzultzeko, 943000117 telefono zenbakira deitu beharko dute bidaiariek; horrela egiten ez dutenei ez diete dirua itzuliko.