Arrasateren aurka jokatuko du Azkoitiak lehen herriartekoa

Maxixatzen.eus 2016ko maiatzaren 17a

Final hamaseirenetan Arrasate nagusitu da Aiaren aurka, eta beraz, Azkoitiak Arrasateren aurka neurtuko ditu indarrak final zortzirenetan. Joaneko partida Arrasateko pilotalekuan jokatuko dute zapatu honetan, maiatzak 21, 19:00etan, eta itzulikoa, berriz, Gurean jokatuko dute hilaren 27an, ostirala, 22:00etan.

 

Honako hauek dira Azkoitiko taldea osatzen duten pilotariak:

Kadete mailan, Ion Oteiza eta Jagoba Uranga; jubeniletan, Endika Cuevas eta Aitor Azkoitia, eta seniorretan, Arrasateko partida Markel Anduezak jokatuko du Jon Juaristirekin eta, aldiz, etxeko partida, Alex Juaristik Jon Juaristirekin.

Finala uztailaren 3an, 10:30ean, Atano III.a pilotalekuan jokatuko dute txapelketan zehar nagusitzen diren bi herriek. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide